Angel Pascual Abesbatza
Sartagudako 'Angel Pascual Abesbatza'k 35 kide ditu, eta Francisco Flor da zuzendaria. Solistak saihesten dituen abesbatza da; nahiago du abesbatza bere osotasunean. Astean lau edo bost orduz entseatzen dute. Abesbatzeko kideek ez dakite solfeorik. Hasieran, musika korala nekazal mundura hurbiltzea zen helburu nagusia, baina gaur egun haratago joan dira, eta emanaldiak ere eskaintzen dituzte urtean zehar. Kontzertuak emateaz gain, gizartegintzan aritzen dira kontzertu didaktikoak eskaintzen eta inguruko elkarteekin, lankidetzaren bidez, eskualdeko musika garapena sustatzen.
Alvaro Ramiro da abesbatzaren ordezkaria 'Ahotsak' saioan.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa