Mairu Abesbatza
Abesbatza 2008an sortu zen Zigoitian. Bere izena Mairuelegorretako kobazulotik datorkio. Kantutegian lan erlijiosoak dituzte gehienbat, eta baita euskal eta Latinoamerikako folkloreko abestiak ere. Horrez gainera, batzuetan musika tresnak erabiltzen dituzte.
Mezetan abesten dute eta kontzertuak ere eskaintzen dituzte han eta hemen, zikloetan esaterako. Abesbatza sortu zenetik elkartruke anitzak egin ditu Euskal Herrian zehar zein Estatuan, baita nazioartean ere. Nabarmentzekoa da abesbatzaren parte hartzea San Petersburgoko (Errusia) 'Singing World' nazioarteko topaketan.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa