San Anton Abesbatza
San Anton Abesbatza 1947an sortu zen Bilbon, euskal kultura eta ohiturak sustatu eta lantzeko asmoz. Claudio Gallastegi San Anton elizako parrokoak sustatu zuen abesbatzaren sorrera. Euskal musikaren errepertorioa lantzeaz gain, nazioarteko musikagileen obra klasikoak ere abesten dituzte. Egun 40 ahots mistok osatzen dute abesbatza, eta duela 30 urte baino gehiagotik Alfredo Hurtado de Saratxo dute zuzendari.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa