Lirain Abesbatza
1992ko otsailean sortu zuen Juan Manuel Goikoetxeak abesbatza, eta ordudanik Europako, Espainiako estatuko eta Euskal Herriko hainbat tokitan eskaini dituzte emankizunak. 1994tik, Gorlizko Kultur Etxearekin batera, Habanera eta euskal Polifonia jaialdia antolatzen dute. Bere errepertorioan daude, besteak beste, erlijio musika, herrikoia eta musika modernoa. Loli Igartua da abesbatzaren zuzendaria, eta "Ahotsak" saioan Jon Bustinduyk egingo ditu bozeramaile lanak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa