Eskuz Esku Abesbatza
2002an sortu zen Eskuz Esku Abesbatza, izen bereko elkartearen baitan. Emakumeak sustatzea eta gizartean duten partaidetza aktiboa bilatzen du elkarteak. Zortzi emakumek osatzen zuten hasieran korua, eta orain 40 inguru dira. Mariasun Yanguas da abesbatzaren zuzendaria, eta "Ahotsak" saioan Bihotz Garciak egingo ditu bozeramaile lanak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa