Arturo Kanpion Abesbatza
2003an Iruñeko Txantrea auzoan hasi zen Arturo Kanpion Abesbatzaren ibilbidea. Izen bereko eskola publikoko hainbat ikasleren gurasoek sortu zuten, aisialdia aberastu eta kultura sustatzeko asmoz. Egun, Mikel Lumbrerasen zuzendaritzapean, 34 lagun dabiltza kantuan, eta 90 obratik gorako errepertorioa dute. Musika polifonikoa oinarri hartuta, batik bat euskaraz eta gazteleraz abesten dute.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa