Itxi

Abiapuntua

Abiapuntua

Abiapuntua

22:30ean

LGTBIQ+ sigletatik haratago dauden bizitzak aztertuko ditu, gaur gauean, "Abiapuntua" saioak

EITB Media

Ohi bezala, errealitateak bizi baino lehen, esperimentu bat egingo die Xabier Madariagak saioko sei gazteei, gaitik zein hurbil edo zein urrun dauden neurtzeko.

0:31
Bi gazte LGTBIQ+ banderarekin

LGTBIQ+ sigletatik haratago dauden bizitzak aztertuko ditu "Abiapuntua" saioaren gaurko atalak. Izan ere, sigla horiek ezagutu ezagutzen ditugu, baina askotan ezezaguna egiten zaigu kolektibo horretako jendeak bizi duen errealitatea. Horregatik, bizitza horiek ezagutzera bidaliko ditu Xabier Madariagak saioko sei gazteak. Hori bai: astero bezala, errealitateak bizi baino lehen, esperimentu bat egingo die gazteei, gaitik zein hurbil edo zein urrun dauden neurtzeko.

Ondoren, Joseba eta Lorea Iruñera joango dira, Eneko eta Albinaren laguntzaz drag mundua ezagutzera. Janire eta Andoni, berriz, Eder eta Germanekin egongo dira Zarautzen; eta Andoainen Ikerren familiarekin, transexualen bizitza sakonagotik ezagutu ahal izateko. Gorka eta Maider, bestalde, Basauriko eraso homofoboaren haritik Ekainekin bilduko dira; eta, horrez gain, Andrea eta Aloña bikote lesbianaren egunerokoa ezagutzera joango dira.

"Abiapuntua: Sigletatik haratago", gaur, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.