Itxi

X-11 entzuteko-X

X-11 entzuteko-X

11 Entzuteko

22:15ean

Aitzole Araneta sexologoa eta ekintzaile transfeminista gaurko "11 Entzuteko" saioan

EITB MEDIA

Klaudio Landak aurkeztutako saioaren azken atal honetan, turismoaren onurak eta kalteak eta LGTBIQ+ komunitatea izango dituzte hizpide. Ez galdu hitzordua, 22:15etik aurrera, ETB1en eta, streaming bidez, eitb.eus atarian.

  • Aitzole Araneta, sexologoa eta ekintzaile transfeminista

    Aitzole Araneta, sexologoa eta ekintzaile transfeminista. Argazkia: EITB Media

 "11 Entzuteko" saioa bere amaierara iritsiko da gaur gauean. Azken programa honetan, Aitzole Araneta sexologoa eta berdintasun-teknikaria elkarrizketatuko du Klaudio Landak. Aitzole ekintzaile transfeminista ere bada, eta bere esperientzia kontatuko digu.

Baina aurretik, garai honetan, guztion ahotan dagoen gai bat jorratuko dugu: turismoa. Turismoaren onurak eta kalteak, eta gurean duen eragina aztertuko dute mahaiaren bueltan batutako solaskideek.

Elkarrizketaren ondoren, bigarren mahaia osatuko dugu. Datorren ostiralean, ekainaren 28an, LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Egun horren aitzakian, zer dagoen ospatzeko eta zer aldarrikatzeko aztertuko dute gure gonbidatuek.

Ez galdu azken atala, gaur, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.