Jonas, lehendabiziko ordezko lehiakidea da. Hau da, lehenengo kanporatua, Agustin, joan ondoren, iritsi da bera lehiaketara. Zaldunen taldean arituko da 26 urteko hondarribiar gazte hau. Arotza eta lorazaina da ofizioz, baina eskalada eta mendia dira bere pasioak. Duela gutxi surf egiten ere hasi omen da.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa