Itxi

albistea

20:30ean

Belgacom Spirou-Gescrap Bizkaia partida, ETB-1en eta eitb.comen

A.H.

EITB

Horrez gain, ETBK Sat kateak Bilboko gimnasia erritmikoko nazioarteko zazpigarren gala eskainiko du.

00:18
Bilbao Basketen Eurokopako partida, zuzenean, ETB-1e eta eitb.com-en

Gaur, asteartea, Belgacom Spirou eta Gescrap Bizkaia taldeen arteko norgehiagoka eskainiko dute ETB-1ek eta eitb.com-en zuzenean, arratsaldeko 20:30etik aurrera. Oso joko ona erakutsi du Bilboko taldeak Eurocup nazioarteko txapelketan, eta pasa den astean, Buducnost taldeari irabazi ondoren, bigarren garaipenaren bila doa asteartean, Belgikako Charteroi hirira. Asier Aranguren eta Josean Aldalurrek egingo dute partidaren gaineko kontakizuna zuzenean.

Euskalgym 2012, ETBK Sat katean

Munduko gimnastarik onenek Bilbon bat egin dute Euskalgym gimnasia gala garrantzitsuaren zazpigarren edizioan eta ETBK Sat kateak ikuskizunaren berri emango du asteartean, 23:00etatik aurrera. Charkashina, Garayeva, Maksimenko, Miteva, Staniouta, Joanna Mitrosz eta Rebeca Sereda nazioarteko ginmastek, besteak beste, liluraz beteriko ikuskizuna eskainiko dute. Baina nazioarteko ordezkaritza ez ezik, euskal profesionalek ere parte hartu dute hitzorduan: Ortzi Acosta gasteiztarra ginmasia akrobatikoan arituko da eta Paula Gomez gymnasia erritmikoan. Emanaldiaren gaineko kontakizuna Pedro Mari Goikoetxeak egingo du, Espe Rodriguez aditua lagun duela.