Itxi

albistea

Gaur gauean, ETB-2n

Behobia-Donostia lasterketa aztergai, 'Teknopolis' saioan

Lasterketa ezagunari lotuta, elikadura eta hidratazioa, lesioak, entrenamendu-aplikazioak eta beste hainbat gai aztertuko dugu 00:00ean ETB-2n.

00:33
'Teknopolis' saioa, Behobia-Donostian lasterka, ETB-1en

Igandean jokatu zen Behobia-Donostia lasterketa ezaguna eta, horren haritik, 'Teknopolis' saio berezia izango dugu ikusgai gaur gauean ETB-2n.

'Teknopolis' saioko hiru kidekOihana Jauregi aurkezleak, Beñar Kortabarria zuzendariak eta Nagore Rementeria erredaktoreak, maratoi erdi ezagunean hartu zuten, elastiko berezi batzuk jantzita. Uneoro, korrikalariaren bihotzeko informazio guztia bildu zuen elastiko bakoitzak, eta, lasterketaren amaieran, elastiko horiek kendu, eta zeuzkaten txipen bitartez, euren bihotzek korrika zebiltzan bitartean emandako datu guztiak jasoko zituzten. Datu horiek, eta lasterketan bertan grabatutako irudiak, saio berezian izango ditugu ikusgai eta aztergai.

Gainera, lasterka aritzeari buruzko hainbat gai aztertuko dugu Behobia-Donostiari buruzko ‘Teknopolis’ saio berezian: korrikalarien elikadura eta hidratazioa, lesioen arriskuak, esfortzu-probak nola, zergatik eta zertarako egiten diren, entrenamenduetan laguntzeko Interneten eskura dauden aplikazioak, bat-bateko heriotzaren eta kirolaren arteko erlazioa... Eta, jakina, adituen iritziak ere bilduko ditugu.

Berezia izateaz gain, mugarria ere bada 'Teknopolis'eko aste hau, berarekin emanaldi-aldaketa dakarrelako: hemendik aurrera, Teknopoliseko lehen emanaldia astelehenetakoa izango da, 'Goenkale'ren ondoren ETB1n; larunbata arratsaldean, berriz, errepikatu egingo da. ETB2ko lehen emanaldia, asteazken gauerdikoa izango da, eta errepikapena igande goizekoa.

Behobia-Donostia lasterketari buruzko 'Teknopolis' saioa 00:00etan, ETB-2n.