Itxi

telebista

Conquis esperientzia

Eider Yarza da "El Conquistador" saioaren zozketa handiaren irabazlea

EITB MEDIA

2.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena, eta Arrasateko jarraitzailea izan da irabazlea, notario aurrean egin den zozketan. Berak aukeratutako pertsonarekin batera, proben garapena bertatik bertara ikusteko parada izango du, baita bat edo beste probatu ere.

  • Eider Yarza, Conquiseko zozketaren irabazlea

    Eider Yarza, Conquiseko zozketaren irabazlea. Argazkia: EITB Media

Jada badakigu nork lortu duen "El Conquistador 21" zozketako sari handia! Eider Yarza arrasatearra da irabazlea. Azaroaren 18tik 24ra bitartean, programaren grabazio-taldearekin batera bidaia egin eta abentura nola grabatzen den ikusteko aukera izango du, bertatik bertara. Saria bi lagunentzako bidaia da, edizio honetako grabazioa egiten ari diren lekura. Hegaldiak barne hartzen ditu, baita aireportutik grabazio-lekura joateko joan-etorriak eta lantaldeak ostatu hartuko duen hotelean bost gau igarotzea ere.

Zozketa ostegunean egin da, notario aurrean; hala, estreinakoz, Eiderrek eta berak aukeratutako beste pertsona batek telebistako abentura-saiorik muturrekoena nola grabatzen den ikusi ahal izango dute tokian bertan, hainbat egunez, grabazio-taldearekin batera ibiliko baitira hara eta hona. Proben garapena ikusi ahal izango dute, baita bat edo beste probatu ere.

"El Conquis" saioaren zozketa handi honek sekulako arrakasta izan du jarraitzaileen artean, 2.000 pertsonak baino gehiagok eman baitute izena zozketan parte hartzeko. Irailean egindako castingek ere ikusmin handia piztu zuten, 1.400 lagun baino gehiago bilduta. Realitya hasi arte lehiakideen berri izango ez badugu ere, jada badakigu horietako biren izena: Aratz 26 urteko donostiarra "El Conquis"era joango da, Gazteako ikus-entzuleen botoei esker (1.400 bototik gora), eta Amurrioko Mikelek (28 urte) pasea zuzenean lortu zuen, sareetan 6.000 boto eskuratuta.