Itxi

telebista

Audientzia arrakasta

"Vaya Semanita" lider itzuli da ETB2ko gaueko programaziora

EITB Media

Umorezko saioa nagusi izan da % 21,3ko audientziarekin eta 200.000 ikus-entzuleko audientzia metatuaren langa gaindituta.

  • Lehen saioko irudia

    Lehen saioko irudia

"Vaya Semanita" umorezko saioa arrakasta handiz itzuli da ostegun gaueko telebistako programaziora. ETBko saio ikonikoaren atal berriaren estreinaldiak % 21,3ko audientzia zatia eta 200.000 ikus-entzuletik gorako audientzia metatua lortu ditu Euskadin eta eragin eremu osoan. Saioak 116.000 ikus-entzule izan ditu, batez beste, emanaldi osoan zehar. Urrezko minutuak % 25,8ko audientzia zatia lortu du 23:07an. 

EITBk berreskuratu egin du euskal gizartean telebistako erreferente bihurtu zen programa. Umorean moldeak hautsi zituen estreinatu zenean, eta entzuleen erantzunarekin argi utzi du sasoian dagoela, tabuak apurtzen jarraitzeko eta geure buruaz barre egiten erakusteko prest. 

"Vaya Semanita" saioak gaurkotasuneko gaiak aztertzen dituzten esketx fresko eta originalak eskaintzen ditu, eta hainbat berrikuntza eta sorpresa ere ekarri ditu. Maribel Salas, Andoni Agirregomezkorta, Miriam Cabeza, Nerea Garmendia, Borja Pérez, Javier Anton, Diego Pérez eta Iker Galartza aktoreek osatzen duten taldeari Lorea Intxausti donostiar aktore gaztea gehitu zaio. 

Espiritu zital berarekin eta telebistako pertsonaia dibertigarri eta ganberroenekin, ETB2ko saioak egun-eguneko gai politikoen parodiak eskainiko ditu astero. 

"Vaya Semanita"ren lehen atal hau YouTubeko EITBren kanalean eta EITB Nahieranen dago eskuragarri.