telebista
Itzulera
"Vaya Semanita" saioaren estreinaldi handia, gaur, ETB2n eta eitb.eus-en
EITB Media
Maribel Salas, Andoni Agirregomezkorta, Miriam Cabeza, Nerea Garmendia, Javier Anton, Diego Perez, Iker Galartza eta Lorea Intxausti izango dira umorezko saioaren aro berri honetako protagonistak.
-
"Vaya Semanita"ren aro berriko aktore taldea
Gaur gauean, 22:55ean, estreinatuko da ETB2n eta eitb.eus-en Vaya Semanita umorezko saio ikonikoaren etapa berria. Euskal gizartean telebistako erreferente bilakatu zen formatua betiko umore lotsagabe eta urratzaileenarekin itzuliko da, tabuak hautsi eta geure buruaz barre egiten jarraitzeko asmoz.
Vaya Semanitan gaurkotasuneko gaiak jorratuko dira, esketx fresko eta originalekin. Halaber, hainbat berrikuntza eta sorpresa ekarriko ditu berekin. Betiko esentzia eta telebistako pertsonaia dibertigarri eta ganberroenak hezurmamituko dituzte Maribel Salas, Andoni Agirregomezkorta, Miriam Cabeza, Nerea Garmendia, Javier Anton, Diego Perez eta Iker Galartzak. Haiekin batera arituko da, halaber, Lorea Intxausti aktore gaztea. Duela bost urte Go!azen telesailean aritzeagatik ezagun egin zen donostiarra, eta, ordudanik hainbat proiektutan egin du lan telebistan, antzerkian eta zineman.
Esketx fresko eta originalen bitartez, aktualitate politikoaren eta euskal gizartean ahoz aho dabiltzan gaien parodiak izango ditugu ikusgai, astero, ETB2ko saioan.