telebista
Dokumental saila
"Klik Belaunaldia" dokumental sailaren aurrestreinaldia, irailaren 10ean, Bizkaia Aretoan
EITB MEDIA
Sare sozialek osasun mentalean duten inpaktu suntsitzaileari buruzko elkarrizketa zintzoak erakusten ditu. Halaber, ziberjazarpenaren zauri ikusezina eta gorputz-pertzepzio distortsionatua ditu hizpide.
-
“Klik Belaunaldia" dokumental saila
EITBk ekitaldi bat antolatu du astearte honetarako, irailak 10. Bertan, "Klik Belaunaldia", pantailak nagusi diren munduan bizitzearen ondorioetan sakontzen duen lau ataleko dokumental saila aurkeztuko du. Aurrestreinaldia, herritar guztiei irekia, Bizkaia Aretoan izango da, 19:30etik aurrera. Bertaratzeko ezinbestekoa da gonbidapena eskuratzea, hemen.
Atal bakoitzean, milaka gaztek eta nerabek telefono mugikorra, tableta edo ordenagailua erabiltzean egunero izaten dituzten arazoak aztertuko dira, osasun mentalari eragiten diotenak. "Klik Belaunaldia" dokumental sailak konponbideak emango ditu milaka gazteren nerabezaroa suntsitzen jarrai ez dezaten, gehiegikeriek eta sare sozialekiko mendekotasunak eragindako adikzioen ondorioz (depresioa, elikadura-nahasmenduak, kirurgia estetikoarekiko obsesioa, agresibitatea, loezina, eskola-porrota eta suizidioa, besteak beste).
Dokumental sail hau "Porno Belaunaldia"k lortutako arrakastaren ondoren dator. Horren rrakastak kontzientziak mugiaraztea lortu zuen, arreta gure gazteek pairatzen duten gizarte-arazo oso larri batean jarri baitzuen: teknologiaren bidez sexurako sarbide goiztiarra izan zuen hizpide.