Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

telebista

FESTVAL

Primeran-ek "Acoustic Home" sail musikala estreinatuko du, 10 artistekin Bizkaian grabatutako akustikoekin

EITB MEDIA

Alex Ubago, La Bien Querida, Alizzz, Coque Malla, Miguel Poveda, Vicco, Niña Pastori edo Maikel Delacalle dira protagonistetako batzuk. Alderik intimoena erakusteaz gain, zuzenean joko dute.

  • "Acoustic Home" sail musikalaren aurkezpena FesTVal jaialdian

    "Acoustic Home" sail musikalaren aurkezpena FesTVal jaialdian

"Acoustic Home" sail musikala EITBra iritsiko da, PRIMERAN doako plataformaren eskutik. Hain zuzen ere, estreinaldia urrian izango da, eta Bizkaiko hainbat toki esanguratsutan grabatutako 10 atal ikusi ahal izango ditugu, 10 musikariren inguruan: Álex Ubago, La Bien Querida, Alizzz, Coque Malla, Miguel Poveda, Vicco, Niña Pastori, Richie Campbell, Maikel Delacalle eta Nininho Vaz Maia.

Gainera, artistek zuzenean joko dute, Bizkaiko toki enblematiko eta berezienetako batzuetan: Atxuriko elizan, Azkuna Zentroan, Bilboko Itsas Museoan, Bilbao Arenan, Campos antzokian, Punta Zorrotzan, Bizkaia frontoian, Getxoko Bidaiarien Itsas Geltokian, Karrantzako Pozalagua kobazuloan eta Durangoko Landako gunean.

"Acoustic Home: Bizkaia"ren aurkezpena ostegun honetan (irailak 5) egin da, FesTVAL jaialdian. Alex Ubago bera izan da ekitaldian.

Atal bakoitzak 50 minutuko iraupena du, eta protagonistaren eskutik ikuslearentzat bizipen eta esperientzia bat izatea du helburu. Artistek gidatuko dituzte atalak, arrakasta handiak akustikoan interpretatu eta haien ibilbide profesionalaren mugarri garrantzitsuenak kontatuta. Kontzertuaren aurretik, bitartean eta ondoren diren unerik intimoenetan egongo da kamera, emozio hori guztia geureganatzeko.

Presentación de 'Acoustic Home' en el FesTVal

'Acoustic Home' sail musikalaren aurkezpena, FesTVal jaialdian

Formatua Sony Music Visionen ekoizpen originala da, Kalicon Mediak ekoitzita, eta orain PRIMERAN plataformara iritsiko da. Alex Gibelalde Primeran-eko arduradunak berak parte hartu du aurkezpenean, Aletxu Echevarría Kalicon Mediako ekoizle exekutiboarekin eta Alex Ubago abeslariarekin batera.

Estreinaldi honekin, Primeran-ek urrats bat eman nahi du zuzeneko musikaren aldeko apustuan, baita streaming bidezko ekoizpenen aldekoan ere; izan ere, uda honetan hasi da jaialdien zuzeneko emanaldiak ematen. Orain, "Acoustic Home" sailaren estreinaldiarekin abiatuko du udazkena; musikaren eta artisten esentzia agertoki ikusgarrienetan harrapatuko duen lanarekin, alegia.

Primeran streaming plataforma doakoa da eta askotariko edukiak eskaintzen ditu, baita esklusiboak ere. Astero dakartza estreinaldiak. Nahikoa da erregistratzea horiekin guztiekin gozatzeko.