Itxi

telebista

FESTVAL

EITBk "Klik Belaunaldia" dokumental saila aurkeztu du Gasteizko FesTVal jaialdian

EITB MEDIA

Mugikorren eta sare sozialen erabilerak nerabeengan dituen ondorio larriak agerian jarrtzen ditu: antsietatea, depresioa, kirurgia estetikoarekiko obsesioa, eskola-porrota eta, are okerrago, suizidioa.

  • "Klik Belaunaldia" dokumental sailaren aurkezpena Gasteizko FesTVal jaialdian

    "Klik Belaunaldia" dokumental sailaren aurkezpena Gasteizko FesTVal jaialdian

"Klik Belaunaldia" EITBren dokumental sail berriaren aurkezpena egin da ostegun honetan, irailak 5, Gasteizko FesTVal jaialdiaren barruan. Shine Iberiaren ekoizpenak gazteek Internetera konektatzen direnean izaten dituzten mehatxuak eta erronkak agerian jartzen ditu, eta konponbideak eman haien nerabezaroa hondatzen jarrai ez dezaten. Dagoeneko lehen atala ikusgai dago Primeran plataforman eta datorren irailaren 11n estreinatuko da ETB2n.

Pornoaren industriak belaunaldi berrien bizitza sexualean nola eragiten duen aztertzen duen "Porno Belaunaldia"  dokumental sailaren arrakastaren ondotik, "Klik Belaunaldia"k mugikorren eta sare sozialen erabilerak nerabeengan dituen ondorio larriak aztertzen ditu: antsietatea, depresioa, kirurgia estetikoarekiko obsesioa, adikzioak, apustuak, agresibitatea, loezina, eskola-porrota eta, are okerrago, suizidioa. Hazken hori gazteen heriotza-kausa nagusia bihurtu da.

Presentación de la serie documental 'Generación Click'

'Klik Belaunaldia' dokumental sailaren aurkezpena

Lau ataletako bakoitzean hainbat arazo eta gertaera aztertuko dituzte, eta, horretarako, guraso eta seme-alaben testigantzak izango dituzte, euren esperientziak lehen pertsonan kontatzen. Halaber, adituekin hitz egingo dute, hala nola psikologoekin, medikuekin edo arazo horieke ezabatzeko ardura duten Estatuko segurtasun erakundeetako kideekin. Mendekotasuna gainditu duten pertsonekin eta biktimekin ere izango dira.

Aurrestreinaldia datorren asteartean izango da, irailak 10, eta gonbidapenak dagoeneko eskuragarri daude, hemen.

Presentación de la serie documental 'Generación Click'

'Klik Belaunaldia' dokumental sailaren aurkezpena