Euskadi pregunta
'Euskadi pregunta'
Laura Mintegi: 'Bakea bilatzea izango da nire lehentasuna'
O. J
EH Bilduko lehendakarigaiak ‘Euskadi pregunta’ saioan esan du bere koalizioak biktima guztiei aitorpena egin diela, “zauri sakonak ixteko eta bidea lautzeko lehenengo pausoa emanez”.
"Bakea eta normalizazioa bilatzea izango da nire lehentasuna. EH Bildu osatzen duten alderdi guztiek biktima guztiak aitortu dituzte. Hori da zauri sakonak ixteko eta bilerak lortzeko bidea lautzeko lehenengo pausoa". Honako hitzok esan ditu Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiak Barakaldoko gazte batek (34 urte ditu) ezker abertzaleak ETAko biktimak besteen berdin tratatzen dituen galdetzean, ‘Euskadi pregunta’ saioaren lehenengo edizioan, ETB-2n.
Mintegik "aitorpen prozesu hori" nabarmendu du, "mina eta sufrimendua beti errespetatu egin behar direlako". Horren haritik, ‘Greencree’ ekimena gogoratu du, bertan politika eredu ezberdineko indarkeria jasan duten Euskadiko 25 biktimek manifestu bat sinatu zuten, eragindako kaltea, erantzukizunak euren gain hartzea eta egian, justizian, memorian, aitorpenean eta konponketan oinarritutako bakea ezartzea eskatuz.
Krisi une hauetan, ekonomia gizartearen ezinegonaren oinarrietako bat da. 47 urteko erretirodun batek Mintegiri norekin itunduko zuen galdegin dio, oraingo egoera ekonomikoa kontuan hartuta. EH Bilduko lehendakarigaiak "guztiekin ituna egin behar" dela erantzun du. "Herrialdean pentsatzen hasi eta alderdi politiko guztiekin hitz egiten hasi beharra dago egoera honetatik irteteko", nabarmendu du.
Terrorismoa eta biktimak
Terrorismoaren biktimekin eta horien aitorpenarekin zerikusia duten galderetan, Mintegik honako hau adierazi du: EH Bilduk "biktima guztiak aitortu ditu, eta hori da zauri sakonak ixteko eta etorkizuneko bileretarako bidea lautzeko lehenengo pausoa".
EH Bilduk ETA desegitea noiz eskatuko ote duen galdetuta, ETAk 2011ko urriaren 20an jarduera armatua behin betiko utzi zuela iragarri ostean Aieteko adierazpenean hitzartutako bost puntuak gogoratu ditu Mintegik. Dekalogo horretatik bi puntu betetzea bakarrik falta dela nabarmendu du: Frantzia eta Espainia ETArekin hitz egitera esertzea, eta mahai bat sortzea alderdi politiko guztiak bertan direla.
Independentzia
"Guri galdetzea nahi dugu, entzutea eta erantzun hori aurrera eraman ahal izatea", izan da Laura Mintegiren erantzuna, EH Bilduk independentziaren aldeko apustu gogorra egiten jarraituko al duen galdetuta.
"Herrialde baten nahi handiena independentea izatea da", Mintegiren hitzetan, hori ez da bateragarria benetako Ongizatearen Estatua mantentzearekin eta sustatzearekin. "Nahikoa baliabide politiko eta ekonomiak dituzunean Ongizate Estatua sortu ahal dezakezu, zerbitzu publiko indartsua duen nazioa", azpimarratu du EH Bilduko lehendakarigaiak.
Murrizketak eta azpiegiturak
Mintegik guztiz errefusatu ditu Rajoyren Gobernuak gauzatutako murrizketak (euroguneko buruen oniritzia dute). Laura Mintegiren arabera, "ezin da Osasunean, Hezkuntzan eta Ikerkuntzan murriztu", "herritarren oinarrizko eskubideak direlako". Horren haritik, hautagai abertzaleak, besteak beste, AHTren azpiegituratan egindako inbertsioak "berriro ere pentsatzearen" alde egin du, murrizketek horiengan eragina izan duelako eta "inora iristen ez direlako".
Lehendakarigaiak politika fiskala aldatzearen aldeko ikuspuntua azaldu du, injustizia soziala gainditzeko mekanismo nagusi moduan: "Fiskalitateak gehien duenari kendu behar dio gutxien dutenak babesteko", nabarmendu du.
Eredu ekonomikoa eta bankuen zorra
Egungo eredu neoliberal kapitalistaren bideragarritasunaren inguruan, Mintegik aldatzearen alde egin du, "buelta bat ematearren". Bere ustez, eredu hau "hondamen ekonomikoa da, eta, gizalegez, deskalabrua". EH Bilduko liderrak esan duenez, "aberatsak ez dira aberatsago argiagoak izateagatik, aukera gehiago izateagatik baizik".
Bankuen zorrari dagokionez, Mintegik "ordaindu ezin daitekeen zorra" dela uste du, ondorioz, "planto egin eta erantzukizunak eskatu behar dira". "Sistema lizunkoia eta gordina dugu", eta irtenbidea ez da "guztiok gutxi batzuen zorra ordaintzea", azpimarratu du.