Itxi

telebista

EITB euskal kulturarekin

EITBk Imanol Larzabal abeslariaren omenez antolatutako kontzertua, larunbatean, "Oholtzan" saioan

EITB Media

Haren heriotzaren 20. urtemuga dela-eta, Joxan Goikoetxea musikariarekin elkarlanean joan den maiatzaren 26an Errenterian egindako emanaldia izango dugu ikusgai. Landarbaso abesbatzak eta Leire Martinez abeslariak hartuko dute parte, besteak beste.

  • Imanol Larzabalen omenezko kontzertua, EITBn

    Imanol Larzabalen omenezko kontzertua, EITBn

Larunbat honetan, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en, Imanol Lau Haizeetara musika jaialdia izango dugu ikusgai "Oholtzan" saioan, Imanol Larzabal abeslariaren omenez Errenterian egindako ikuskizuna. Imanolen kanta esanguratsuak abestuko dituzte Landarbaso eta Kontari abesbatzek: "Poeta kaxkarra", "Mendian gora", "Al oído", "Ilun ikarak", "Lau haizeetara"… Leire Martinez La Oreja de Van Gogh taldeko abeslariak egingo ditu gidari lanak eta bakarlari moduan ere arituko da, Josetxo Brey, Anne Barron eta Iosune Marin bezala. Oholtza gainean, Joxan Goikoetxea musikariak Txema Garcés, Roberto Pacheco eta Iosune Marin izango ditu lagun.