Itxi

telebista

Conquistador Fin del Mundo

Final ikusgarria jokatuko dute gaur Anartz, Aritz, Txubi, Andrea, Jokin eta Lobo finalistek

EITB MEDIA

Realityaren hastapenetarako itzuliko dira, Munduaren Amaierako Itsasargi mitikora, inoizko finalik epiko eta gogorrenetako bat lehiatzeko. Gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Jokin, Aritz, Anartz, Lobo, Txubi eta Andrea finalistak

    Jokin, Aritz, Anartz, Lobo, Txubi eta Andrea finalistak

Hemen da "El Conquistador del Fin del Mundo 20" abenturaren final handia, dudarik gabe historiako epikoenetako bat. Hogei urteren ostean, sei finalistak jatorrira itzuliko dira, Munduaren Amaierako Itsasargira. Muturreko finala izango da, historiako gogorrenetako bat, eta finalistek azken proba ikusgarri bati aurre egingo diote 20. edizio honetako ikurrina lortzeko.

34 parte-hartzailek hasi zuten abentura orain 23 aste, eta sei bakarrik iritsi dira finalera: Andrea, Jokin, Lobo, Anartz, Aritz eta Txuri. Hiru Piche eta hiru Condor. Oraingoan, baina, koloreak albo batera utzi eta elkarren aurka lehiatuko dira helburu bakar batekin: aurtengo irabazlea izatea.

Hainbestetan saiatu ondoren, Andreak lehen finala jokatuko du, emakume bakarra izango da finalean. Jokinek, bere aldetik, balentria errepikatu eta bigarren ikurrina eskuratu nahi du, Eneko Van Horenbekeren marka berdintzeko. Abentura uztear izan da behin baino gehiagotan Lobo, baina azkenean Ushuaiaraino iritsi da, eta 12 urte geroago jokatuko du bigarren finala.

Eskarmentua eta gaztetasuna aurrez-aurre izango dira. Izan ere, Anartz, Aritz eta Txubi gazteak ere final handian ditugu, amets handi bat betetzeko ilusioarekin. Anartz eta Aritz bikote banaezina izan dira abenturan zehar, Condorren burua eta bihotza, alegia; baina elkarren artean lehian aritu beharko dira oraingoan. Eta hor dute Txubi, berdeetan gazteena, eta bateratzean Condor taldeko errebelazioa.

Nork irabaziko du edizio berezi hau? Astelehen honetan argituko da zalantza, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en, "El Conquistador del Fin del Mundo 20"  saioaren final handian.

Atal guztiak ikusgai daude saioaren appan, EITB Nahieran-en eta eta EITB Mediaren gainerako plataforma digitaletan-