telebista
22:30ean
"En Jake" saio berezia izango da gaur gauean ETB2n, Iruñeko zentsura-mozioa eta gobernu aldaketa aztertzeko
EITB Media
Xabier Lapitzek aurkezten duen saioak hausnarketarako leihoa zabalduko du kolaboratzaile, politikari, aditu eta Nafarroako kazetariekin batera. Saio berezia 22:30ean izango da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus atarian.
-
Xabier Lapitz
Goizean Iruñeko Udalean zentsura-mozioa bizi ondoren, "En Jake" saioak hausnarketarako leihoa irekiko du gauean, saio berezi batekin. 22:30etik aurrera "Especial En Jake: Cambio en Iruñea" izango dugu ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.
Xabier Lapitzek aurkeztutako saioan politikariek, kolaboratzaileek, adituek eta Nafarroako kazetariek zentsura-mozio honetara iristeko arrazoiak ulertzeko eta Nafarroako hiriburuko udalean irekitzen den aro berri honen inguruan hausnartzeko gakoak emango dituzte.
Naiara Pinedok, Estitxu Garaik, Braulio Gomezek eta Juan Muñoz Barojak osatutako mahaiak gaiari buruzko iritzi propioa izateko behar den informazioa emango du. Horrez gain, hainbat kazetari nafarrek gaiarekiko ikuspegi hurbilagoa eman eta honek izan ditzakeen ondorio politikoak azalduko dituzte. Pantailen bidez, Leire Torrek aldaketa honetara iristeko gakoak azalduko ditu eta zentsura-mozioaren ondorengo gertakariak jarraituko dituzte.