Itxi

albistea

Gaur gauean

Athletic-Slaven Koprivnica, zuzenean, gaur ETB-1 eta eitb.com-en

A.A.

EITB

ETBK Sat-en Burgoseko Itzuliko bigarren etapa izango da ikusgai.

  • Athleticeko jokalaria. Argazkia: EFE

    Athleticeko jokalaria. Argazkia: EFE

Athleticek Slaven Koprivnica taldearen aurka gaur gaueanjokatuko duen partida zuzenean eskainiko du ETB-1ek eta eitb.com-ek, gaueko bederatzietatik aurrera. Juanan Legorburuk eta Angel Garitano Ondarru-k komentatuko dute Europa League txapelketako neurketa.

Bestalde, ETBK Sat-en Burgoseko Itzuliko bigarren etaparen berri emango dute Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak 15:55ean hasita. Hiriburuan hasi eta amaituko da lasterketa, 141 kilometro egin ostean.

Azkenik, ETBK Sat-eko 'Jai Alai' tartearen barruan, 22:30ean, hilaren 27an Hondarribian jokatutako zesta partida nagusia izango da ikusgai: Olharan-Lopez / Egiguren II-Hernandez. Iñaki Mikeok eta Jabier Arkarazok egingo dute kontakizuna.

Futbola eta txirrindularitza zuzenean jarraitu ahal izango dira streaming bidez eitb.com webgunean.