Itxi

telebista

ETB2

"Oído Cocina", Aitana Ávilak aurkeztutako sukaldaritza lehiaketaren estreinatuko da gaur

EITB Media

Lehiaketak parte-hartzaileen sukaldaritzako dohainak frogatuko ditu, baita urruneko kontrol bidez aginduak jarraitzeko gaitasuna ere. Igandero emango da, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Aitana Ávila, "Oído Cocina"ko sukaldean

    Aitana Ávila, "Oído Cocina"ko sukaldean. Argazkia: EITB Media

Gaur, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, "Oído Cocina" sukaldaritza lehiaketa dibertigarri eta zirraragarria gidatuko du Aitana Ávilak igandero ETB2n eta eitb.eus-en. Hiru bikote lehiatuko dira saio bakoitzean, sukaldean onenak direla erakutsi eta garaipena lortzeko helburuarekin. Horretarako, Aitana Ávila sukaldari ezaguna konbentzitu beharko dute, bera arduratuko baita hautagaien platerak dastatu eta epaitzeaz. 

Lehiaketan, parte-hartzaileen sukaldaritzako dohainak eta urrutiko kontrol bidezko aginduak jarraitzeko gaitasuna frogatuko dira. Izan ere,  bikoteko kideetako bat ez da batere trebea sukaldean, eta lagunak emango dizkion pausuak jarraitu beharko ditu. Hala, bikote bakoitzean chef-a eta sukalde-laguntzailea izango ditugu. Bikoteen arteko konplizitateak garrantzia handia izango du eta momentu dibertigarriak sortuko ditu saioan. 

Aitana Ávila sukaldaria

Aitana Ávila sukaldaria

"Oído Cocina" saio berria, Aitana Ávilak aurkeztuta, igandero izango dugu ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.