Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

Txurruk eta Javi Riverok Laudiora bidaiatuko dute "Gastronomadak" saioan, igandean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Horrez gain, kirol eskaintza zabala ere izango da egunean zehar, arrauna eta pilota, besteak beste.

  • Txurru eta Javi Rivero

    Txurru eta Javi Rivero

"Kirolak": ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en 

 Goizean, arrauna izango dugu ETB1en eta saskibaloia ETB2n: 11:15etik aurrera, play-offetako 2. jardunaldia Euskotren eta Eusko Label ligetan, eta El Corte Inglés Bandera; 12:00etatik aurrera, Lointek vs IDK Euskal Kopako partida.

 Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, San Mateo feriako jaialdiaz gozatu ahal izango da ETB1en: Urrutikoetxea-Salaverri II / Dario-Bikuña eta txapelketako Zabala-Zabaleta / Larrazabal-Imaz.

  

"Gastronomadak" – 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en 

 Txurruk eta Javi Riverok Laudion egingo dute geldialdia igandeko "Gastronomadak" saioan. Erronkan parte hartuko duten lehiakideei dagokionez, talde berdean, Aitor eta Markel donostiarrek jokatuko dute; talde gorrian, Rosa eta Jaione irundarrek, eta talde urdinean, berriz, Arkaitz eta Mikel lasartearrek.

 

"Vascos por el Mundo: Oaxaca" - 22:15ean ETB2 eta eitb.eus-en 

 Aste honetako "Vascos por el Mundo" saioa, Oaxaca koloretsu eta kulturaniztunera bidaiatuko du Fanny Boehm kazetariaren eta Daniel Leal kameralariaren eskutik. Hala, Mexikoko estaturik ikusgarrienetako bat ezagutzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • ETB1