Itxi

telebista

Estreinaldia

"Biba Zuek!" saioaren denboraldi berria, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Sorpresa eta berrikuntzaz beterik iritsiko da Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa.

  • Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia.

    Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia.

Iraila hastearekin batera, "Biba Zuek!"en laugarren denboraldiari ekingo diote. Astelehenetik ostiralera, ETB1en eta eitb.eus-en, 18:00etatik 19:45era, izango dugu zertaz gozatua Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioan. 

Betiko formaturi eutsiko dio saioak. Hala, lehen orduan, gai baten inguruan arituko dira eta euren testigantza kontatzera doazen gonbidatuak izango dituzte. Manu Etxezortu eta Amaia Agirre izango dira aurten platoan izango dituzten bidelagunak. Korapiloak atala ere bueltan izango da, Maitane Ormazabal coach-aren gidaritzapean., Bigarren orduan, orain arte bezala, euskal aurpegi ezagunak elkarrizketatuko dituzte Maddalenek eta Xabierrek. 

Kolaboratzaileei dagokienez, betiko aurpegiak eta aurpegi berriak izango dituzte. Bueltan izango dira Albina, Andoni Egaña, Ana Goitia, Mikel Elizegi, Agus Barandiaran, Vidal Salcedo, Leire Martinez, Joseba Olagarai, Marta Elvira eta Aritz Ganboa. Betiko aurpegiak, bai, baina euren atalak desberdinak izango dira, berrikuntzekin iritsiko dira kolaboratzaile batzuk. Aurpegi berrien kasuan, Eneko Axpe fisikaria, Izar de la Hoz marinela, Garbiñe Larrea naturopata eta Loli Sein lorezaina izango dira. Aditu bakoitzak bere arlora eta bere lanbidera hurbildu eta gauza interesgarriak irakatsiko ditu. 

Zuzeneko konexioak eta erreportajeak ere ez dira faltako, Izaskun Moyano eta Jon Gomez Garai erreportariak Euskal Herriko txokoetan zehar ibiliko baitira. 

Sorpresa eta berrikuntza gehiago ere izango dira aurtengo denboraldian, irailaren 4tik aurrera, astelehenetik ostiralera, ETB1en eta eitb.eus-en.