Itxi

albistea

Aurkezpena

'Gernika bajo las bombas' tv movie-a Zinemaldian estreinatuko dute

Bonbardaketa oinarri duen fikziozko telesail laburra udazkeanen estreinatuko da telebistan.

01:13
'Gernika bajo las bombas' telebistako filma aurkeztu dute

'Gernika bajo las bombas' Luis Mariasek zuzendutako bi ataletako 'tv movie'a aurtengo Zinemaldian estreinatuko da. Horren ondotik, prest izango da telebistaz emateko. Euskal Telebista, Erpin 360º, Vértice Cine eta Baleukok ekoitzitako lana Donostian aurkeztu dute gaur. ETBrekin batera, TV3,TVG eta Canal Surrek hartu dute parte produkzioan, eta ICAA eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere izan dute.

Aurkezpenean honako hauek parte hartu dute: Blanca Urgell Kultural sailburua, Jose Luis Rebordinos Zinemaldiaren zuzendaria, Edu Barinaga tv movie-ko ekoizle eragilea, Alberto Surio EITBko zuzendari nagusia, Brauli Duart CCMAko presidentea, Alfonso Sanchez CRTVGko zuzendari nagusia eta Pablo Carrasco RTVAko zuzendari nagusiak.

'Gernika bajo las bombas' lanak bi atal izango ditu, 75 minutukoa bakoitza. Elkarren artean lotura duten hainbat istorio kontatuko dituzte. Istorioetako batzuk benetako pertsonaia historikoak dituzte oinarri; beste batzuk, berriz, fikziozkoak. Kontakizun anitz hauen lotura, Gernikako herriak 1937ko apirilaren 26an Kondor Legioarengandik jasandako eraso ikaragarria.

Aktore taldean, Marc Clotet, Aitor Mazo, Lander Otaola, Teresa Calo, Egoitz Sanchez, Sara Casasnovas, Roberto Alvarez, Antonio Dechente, Pep Tosar eta Ramon Bareak hartzen dute parte. Une eta garai zehatz hartako Gernikako gizartearen isla izan nahi du lan honek. Horrez gain, gerrak uzten dituen ondorioen historia unibertsala ere izan nahi du.

Ekoizpenean lan-talde zabala aritu da: 60 teknikari, 43 aktore eta 700 lagunetik gora aritu dira figurante. Donostian, Hernanin, Oñatin, Oiartzunen eta Burgosen ibili dira filmatzen. Donostian, hain zuzen ere, Miramar jauregian, Aieteko jauregian eta Villa Soroan barruko irudiak filmatu dituzte.

Proiektu honetan, Luis Mariasekin batera, Aitor Vitoria arituko da zuzendari laguntzaile. Asier Bilbao ekoizpenaren zuzendaria da eta Mikel Huercanos produkzio buru. Pau Monras argazkiaren zuzendaria eta Pello Villalba zuzendari artistikoa. Musikaz Jose Ramon Gutierrez Hermida arduratu da, Josune Lasa jantziez eta Eva Alfonso makillajeaz. Natalie Garcia eta Eduardo Barinaga dira produktore eragileak.

Ekoizpen honetan, Vértice 360º enpresaren eskumeneko diren Erpin 360º eta Vértice Cine enpresek eta Baleuko ekoiztetxeak hartu dute parte. Natalie Garcia eta Eduardo Barinaga dira produktore eragileak.

Elkarren artean lotura duten hainbat istorio

Elkarren artean lotura duten hainbat istoriok osatzen dute filma. Horietako batek 17 urteko Txato du protagonista, guraso langileen seme inmigrantea. Jesusen istorioa da bestea, Txatoren lagun mina, familia karlistakoa. Marinaz
maiteminduta dago Txato. Neskak, ordea, Angel du gogoko, gazte bihurri eta Miarritzera ihes egin duen familia aberatsaren semea.

Hau jazotzen den unean bertan, Mola Generala, Espainiako Iparraldeko erreboltarien burua, Bilbon sartzeko plana lotzen ari da. Bere aginduetara dago Von Richtofen koronela, Condor Legioa alemaniarraren burua.

Eta azkenik, kanpoko begiraleak ere badu zer esanik, George Steer berriemaile britainiarra, alegia, errepublikarren aldekoa eta kausa errepublikarraren
defendatzailea.