telebista
Estreinaldia
"La Caza: nada es lo que parece" ETB2k udazkenean estreinatuko duen saio berrian parte hartu nahi al duzu?
Muturreko abenturarako gogoa eta uztaila osoa zehar prestasuna duten lehiakideen bila dabil Juanma López Iturriagak aurkeztuko duen saioak. Zabalik dago hilaren 16an egingo den castingean izena emateko epea. 24.000 euro daude jokoan.
-
"La Caza" saioaren irudia
"La Caza: nada es lo que parece" abentura reality berria ari da prestatzen EITB udazken honetarako, Juanma López Iturriagak aurkeztuta. ETB2n eskainiko da lehiaketa fisiko eta muturrekoa oinarri izango dituen saioa.
Parte-hartzaileen lehiarako eta erresistentziarako gaitasuna muturrera eramango du "La Caza" reality-ak: proba fisikoak, arriskua, elkarbizitza, talde-lana, bakarka bizirauteko gaitasuna…
Horretarako, lehiakide indartsu eta gogorren bila ari dira, beldurrik gabekoak, eta muturreko egoeretan bizitzeko prest daudenak. Horrez gain, libre egon beharko dute uztaila osoa zehar.
Prest al zaude zure indarra erakusteko? 24.000 euroko saria dago jokoan.
"La Caza" saioan parte hartzeko ezinbestekoa izango da formulario bat betetzea. Aurrez aurreko castinga EITBk Bilbon duen egoitzan izango da ekainaren 16an.
Juanma López Iturriaga
Juanma López Iturriaga, aurkezpen lanetan
Pantaila txikian aurpegi ezaguna da López Iturriaga, baita ETBn ere. Izan ere, urtetan aurkeztu zuen "El Rompecabezotas" lehiaketa mitikoa. Eskarmentu handia du entretenimenduzko saioak gidatzen, eta ez zaio falta konplizitatea audientziarekin; horrez gain, kirol konpetizioaren gogortasuna gertutik ezagutzen du. Beraz, aurkezle ezin hobea da Euskal Herriko espazio natural basatienetan grabatuko den formatu berritzaile hau gidatzeko.