Itxi

albistea

Gaur arratsaldean

Olympique Lyonnais-Athletic, zuzenean, ETB-1 eta eitb.com-en

Athleticen aurre denboraldiko lehenengo partida da eta arratsaldeko 20:00etatik aurrera eskainiko da.

  • Athleticen entrenamendua, Lezaman. EFE

    Athleticen entrenamendua, Lezaman. EFE

Gaur arratsaldean, Athletic taldeak bere aurre-denboraldiko lehengo partida jokatuko du Olympique Lyonnais talde frantziarraren aurka. Norgehiagoka Frantziako Grenoble herrian jokatuko da arratsaldeko 20:00etatik aurrera eta ETB-1ek zuzenean eskainiko du, Juanan Legorburu eta Angel Garitano Ondarru-ren kontakizunarekin. Norgehiagoka eitb.com-en zuzenean ikusteko aukera ere izango da.

Frantziako Tourraren 12. etapa

Euskal Telebistak Frantziako Tourraren hamabigarren etapa eskainiko du zuzenean. Etapak 226 kilometroko ibilbide luzea du eta Euskal Telebistak goizeko 10:55etik aurrera eskainiko du ETBK Sat katean. 14:15etan emanaldia ETB-1 katera pasako da. Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxea izango dira kontakizunaren arduradunak.

Saint Jean de Maurienne eta Annonay Davezy herrien arteko ibilbideak osatuko du etapa, eta txirrindulariek Grand Cucheron eta Granier mendateei aurre gin beharko diete.