Itxi

telebista

19. atalaren aurrerapena

Unifikazioak agerian utziko ditu lehiakideen gaitasunak ikurrina irabazteko orduan

EITB Media

Asteleheneko atala sorpresaz beteta egongo da. Unifikazioak kokapen berri batera eramango ditu lehiakideak, Conquisen historian erabat ezezaguna den paradisuko toki batera.

  • Asteleheneko saioaren irudi bat, EITB Mediaren bideo batetik ateratakoa

    Asteleheneko saioaren irudi bat, EITB Mediaren bideo batetik ateratakoa

Iritsi da "El Conquistador del Caribe" saioko lehiakideek hainbeste itxaroten zuten une berezia. Unifikazioa argi-zuzien jokoarekin hasiko da, eta euren indarrak neurtu beharko dituzte 12 partaideek. Gainera, barruan duten guztia eman beharko dute, energia aurreztu gabe, lortuko duten saria hobea izango baita sailkapen-postuaren arabera.

Tradizioak agintzen duen bezala, otordu bikain batek emango dio hasiera unifikazioari, eta lehiakide askok eskertu egingo dute, batez ere Corocoteek, asteak daramatzatelako kanpamendu oso txiroan, mokadurik dastatu gabe. Pizzak, arroza, hanburgesak, oilaskoa, tartak, txokolatea... eskaintza zabala izango da!

Kapitainek, beraz, agur esan beharko diote abenturari. Ainik, Arantxak, Irik eta Lobok euren apopiloak agurtu beharko dituzte, azken gomendioak eman ondoren. Emozioz betetako unea izango da, nahiz eta bakarren batek, agian, gogotsu hartuko duen Euskal Herrirako bidea.

Hori guztia gutxi balitz bezala, asteleheneko atala sorpresaz beteta egongo da. Unifikazioak kokapen berri batera eramango ditu lehiakideak, Conquisen historian erabat ezezaguna den paradisuko toki batera. Leku zoragarri horretako hondartza birginak dueluen eta jokoen lekuko izango dira. Kanpamentu berriak, agian, ez dira hain atseginak izango immunitatea lortzen ez dutenentzat.

Asanbladek ere euren garrantzia izaten jarraituko dute paraje berri horretan, eta konkistatzaileen arteko ika-mikak eta aliantzak agerian geratuko dira, baita traizioren bat ere. Helen Atabey taldeko azken bizirauleak aliatuak bilatu beharko ditu. Guztira, Helenez gain, bi Corocotek, lau Yocahuk eta bost Guabanek osatuko dute saioaren azken txanpa.

Eta norantz joko du Hamzak? Agian erabakigarria izango da bere jarrera... Zalantza hori bera lehiakide guztiek izango dute, nork bere burua salbatu beharko baitu. Estrategiak oso bestelakoak izango dira ikurrina lortzeko bide gogorrean.

Ez ezazu galdu "El Conquistador del Caribe", gaur gauean, 22:30ean, ETB2n, eitb.eus-en eta "El Conquis"en aplikazioan. Gainera, atal guztiak ikus daitezke EITB Nahieranen, saioaren eta EITB Nahieran appetan eta EITB Mediaren gainerako plataforma digitaletan.