Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

"Irabazi Arte" telesailaren atal berria eta pilota zuzenean, ostiral honetan, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Gainera, ETB1eko "Biba Zuek" saioan Urbil Artola eta Jon Gurrutxaga musikariak izango dituzte gonbidatu, 'Belar hostoak' egitasmoaz hitz egiteko.

0:51
Irabazi Arte

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en

Belar hostoak egitasmoaz hitz egiteko Urbil Artola eta Jon Gurrutxaga musikariak hartuko dituzte platoan. Proiektuaren funtsa Txomin Artolak 1978an argitaratutako Belar hostoak diskoan dago. Jon Gurrutxaga, Urbil Artola, Dani Venegas, Andoni Etxebeste eta Antxon Sarasuak disko hartako kantuak berrikusi eta beren erara moldatu dituzte. 

Aurretik, saioaren lehen orduan, Euskal Herriko txoko eta herriak ezagutzeko hiru proposamenen aurkeztuko dituzte: Mutriku eta Leitza oinarri dituen tribial moduko joko bat; Euskal Herriko mendiak ezagutzeko proposamena; eta gure lurraldetik bizikletarekin bidaiatzeko egitasmoa.

 

"Irabazi Arte" – 21:00etan ETB1 eta eitb.eus-en

Aste honetako atalean ez da liskarrik faltako. Arene Jonekin haserretuko da, eta mutilen arteko giroa ere ez dago bere onenean. Esti eta Noraren arteko harremana, berriz, aurrera doa.

"ETB Kantxa" – 22:15ean ETB1en eta eitb.eus-en

Binakako Promozio Txapelketako bi finalerdi izango dira ikusgai, zuzenean, Zeanuritik. Alde batetik, Zabala-Gaskue eta Larrazabal-Eskiroz arituko dira norgehiagokan; bestetik, Bakaikoa-Morgaetxeberria vs Salaberria-Etxebarria partida izango da ikusgai.

Xabier Euzkitzek egingo du kontakizuna, Mikel Idoaterekin batera.