telebista
Eduki nabarmenak
Erika Mugartegi eta Arai Lejardi, Emakumezkoen Winter Series Txapelketako txapeldunak, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
"12 Minutos" saioan Estibaliz Urresola zinema zuzendaria elkarrizketatuko du Arantza Ruiz kazetariak. Bestalde, "El Conquis" saioan Atzi eta Itu Iruñeko bikiak hartuko dituzte gonbidatu.
-
Erika Mugartegi eta Arai Lejardi txapeldunak gonbidatu, "Biba Zuek!" saioan
"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en
Erika Mugartegi eta Arai Lejardi, Emakumezkoen Winter Series Txapelketako txapeldunak izango dituzte gonbidatu. Markinarrek emozio handiko finala jokatu zuten astelehenean Maite Ortiz de Mendibil eta Maialen Aldazabalen aurka.
Lehen orduan, ARNASA elkartea ezagutuko dute. ARNASA Gipuzkoako Fibrosi Kistikoa (FK) zuten hainbat lagunek eta haien senideek sortu zuten 1989an. Helburu nagusia Fibrosi Kistikoa dutenen eta horien ingurukoen bizi kalitatea hobetzea da.
"12 Minutos" – 21:35ean ETB2n eta eitb.eus-en
Arantza Ruiz kazetariak Estibaliz Urresola 20.000 especies de abejas filmeko zuzendaria elkarrizketatuko du. Zinemagile laudiotarraren pelikula Malagako Zinema Jaialdiko sail ofizialean dago, eta Berlinaleko antzezpen onenaren Zilarrezko Hartza eskuratu zuen Sofia Otero aktorearen lanarekin.
"Debate del Conquis " – 22:25ean ETB2n eta eitb.eus-en
Aste honetako saioan, Patxi Alonsok abentura uztea erabaki duten Atzi eta Itu Iruñeko bikiak hartuko ditu gonbidatu, beraien taldeak inmunitate jokoa galdu ostean. Euren jarrerak hautsak harrotu ditu gainerako lehiakideen artean, taldekideak iraindu eta mehatxatu ostean alde egin baitute saiotik. Jokoa galdu ondoren kanporatua izan den Killer ere platoan izango da.