Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

"Kirolak", "Herri Txiki, Infernu Handi" eta gehiago, igandean ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en

EITB Media

Horrez gain, "Teknopolis" eta "Vascos por el Mundo" ere izango dira eguneko edukien artean.

0:34
Miren Nogales behi bati deitzen

"Teknopolis" – 11:50ean ETB2en eta eitb.eus-en

 Matematika aplikatua bazter guztietara iristen ari da. Usue Mori Carrascal UPV/EHUko matematikariarekin boom horretaz hitz egingo dute saioan. Adibideetara ere joango dira: Behobia-Donostian 30.000 korrikalaritara iristea lortu zuten matematikari esker, BCAMen aerosorgailuen eraginkortasuna hobetzeko lan egiten dute, eta hipermerkatuetako ilara bakarrak ere matematika du atzean.

"Kirolak" – 12:00etan, 15:00etan eta 17:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

 Kirolez beteriko eguna izango da. 12:00etan hasita, Azpeitiko Duatloieko finala ikusi ahal izango da zuzenean.

Arratsaldeari begira, 15:00etan txirrindulari denboraldiari hasiera emango zaio Paris-Niza lasterketaren 1.etaparekin.

Jarraian, pilotaren txanda izango da "ETB Kantxa" saioan. Bertan play off-en azken jardunaldia ikusi ahal izango da: Elezkano II-Erostarbe / Larrazabal-Eskiroz.

 

"Herri Txiki, Infernu Handi" – 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

 Aiako Urdaneta auzora joango dira aste honetan bi deabruak. Bertako bizilagunekin izango dira Mikel Pagadi eta Miren Nogales. Baratxuri zopa ederra dastatu, errealzale amorratu bat ezagutu edota adar luzedun behiei jaten emango diete igandeko saioan.

 

"Vascos por el Mundo" – 22:20ean ETB2n eta eitb.eus-en

 Arantzazu Fuertes kazetaria eta Luis Sevilla kameraria Suediara joango dira, 100.000 lakuren herrialdera. Basoa eta natura dira nagusi bertan, lurraldearen % 70a osatzen baitute. Arantzazu eta Luisekin izango dira Juanjo Izaguirre, Amaia Ortega, Aitor Iriondo eta Amaia Jauregi euskaldunak.