Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

"Kirolak", "Herri Txiki, Infernu Handi" eta gehiago, igandean ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en

EITB Media

Horrez gain, "Teknopolis" saioa eta "Vascos por el Mundo" Tallinen daude egungo edukien artean.

  • "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa.

    "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa.

"Kirolak" – 08:45ean, 12:00etan, 16:00etan eta 17:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

 Goizetik hasita, kirolez beteriko eguna izango da. 08:45ean Sevillako Maratoia emitituko da. 12:00etan, berriz, Jai Alai Winter Serieseko final handia jokatuko da Gernika-Lumon; Beaskoetxea-Lopez / Barandika-Lekerika, eta zuzenean eskainiko du EITBk.

 Arratsaldera begira, 16:00etan, Binakako Urrezko Aizkolarien txapelketa emango da Oñatitik; eta 17:00etatik aurrera "ETB Kantxa" saioan bi pilota partida: Binakako Promozioan Bakaikoa-Morgaetxeberria / Egiguren V-Erostabe eta Binakako Txapelketan Elordi-Zabaleta / Larrazabal-Albisu.

 
"Teknopolis" – 11:50ean ETB2en eta eitb.eus-en

 Formen inguruan arituko dira saioan. Donostiako hiru eraikin singularren formak aztertuko dituzte Iñaki Begiristain Mitxelena UPV/EHUko Arkitektura Departamentuko zuzendariaren eskutik. Botiketan formak duen garrantziaz jabetuta, sintesi asimetrikoa helburu duen laborategi bat bisitatuko dute. Eta Álvaro Aragón historialariarekin haritz lepatuen baso batean izango dira, haien formak itsasontzigintzarako moldatzen baitziren.

  

"Herri Txiki, Infernu Handi" – 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

 Denboraldiko hirugarren atal honetan Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek Nafarroako Irunberri herria bisitatuko dute. Bertan Adur, Ibon, Izaskun, Alfonso, Maider, Xabier eta Eneko ezagutuko dituzte, eta haien nondik norakoak entzun ere.

 

"Vascos por el Mundo" – 22:20ean ETB2n eta eitb.eus-en

 Carolina Calvo kazetaria eta Iñaki Esteban kamera operadorea Tallinera joango dira, Herrialde Balikoetako bitxia eta Europako iparraldeko Erdi Aroko hiririk kontserbatuena. 2023 urte honetan Europako Hiriburu Berdea da.