Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

"Biba Zuek!", "Piztu telebista" eta "El Conquis: debate", asteazkenean ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en

EITB Media

Olaia Inziarte musikaria gonbidatu bezala, abestiak C. Tanganaren erritmoan eta Patxi Alonsok aurkeztutako saioan inauteri festa daude egungo edukien artean.

0:57
Ander eta Ander, Albizturko lagunak

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Olaia Inziarte musikaria izango da saioko gonbidatu nagusia. Lehengo lepotikan burua izeneko diskoa argitaratu zuen iaz nafarrak, bakarlari gisa bere lehen lana. Lehen orduan, berriz, musikaren energiaz eta indarraz hitz egingo dute Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioan.

"Piztu Telebista" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

Aste honetan oihuak entzungo dira sofakideen egongeletan eta ezingo dituzte telebistan jarri dizkieten zenbait irudi ikusi. Horrez gain, gorputza luzatzeko ariketak egingo dituzte, eta C. Tanganaren erritmora abestiko dute. Bada abeslari madrildarra Zetak taldekoekin nahastu duenik ere.

  

"El Conquis: debate" – 22:40ean ETB2n eta eitb.eus-en

Honakoak izango dituzte ardatz asteazkeneko saioan: jomugan dauden bikiak; Tronkoala probaren ondorengo taldeen gorabeherak; Maikolen oparia jasoko duen Urkito Corokotea, eta material berri asko Inauteri festa handian.