Itxi

telebista

Programa berria

Juan Martinez de Irujo, Ana Goitia eta Helena Resano, gaur, Valeria Rosen "Akelarre" saioaren estreinaldian

EITB Media

Gaur hasiko da umorezko showa ETB2n eta eitb.eus-en. Bertan, Pablo Ibarburuk kolaboratzaile gisa parte hartuko du eta El Pirata izango da musika zuzendaria.

  • Valeria Ros eta Pablo Ibarburu "Akelarre" saioan

    Valeria Ros eta Pablo Ibarburu "Akelarre" saioan

Valeria Rosek "Akelarre" umorezko showa estreinatuko da gaur, urtarrilak 12, ETB2n eta eitb.eus-en, Juan Martinez de Irujo pilotari ohiaren bisitarekin. Orobat, Ana Goitia influencer eta modelo lekeitiarra eta Helena Resano kazetari nafarra ere izango ditu bisitan. 

Pablo Ibarburuk, halaber, sorpresa ugari ditu Valeriarentzat. Esaterako, Quinndy Akeju, 23 urteko erizaina, afroaktibista eta dantzaria eramango du platora. Uste sendoak eta talentu handia dituen emakumea da Quinndy Akeju, eta Euskadin emakume beltza izateak duen esanahia azalduko du. 

Julen Axperen eskutik jarraituko du komediak eta umore giroak. Furgoneta batean bizi da Axpe, eta arrakasta handia du Euskadin eta Euskaditik kanpoko bakarrizketak eskainiz. 

Ustekabean harrapatuko dute Valeria platora joango diren gonbidatuek, anfitrioi izanik ere, ez baitu jakingo nor datorren programara. 

Umorezko talk show berria 

Gaur egun, komediaren arloan dagoen aurkezle berezi eta karismatikoenak gidatzen duen lehen umorezko talk showa da "Akelarre". Saio bihurri eta lotsagabea izango da, baina euskal kultura ere izango du zutabe. Pablo Ibarburu arituko da kolaboratzaile nagusi, eta musikaren zuzendaria, berriz, Pirata izango da. 

"Akelarre"k gonbidatu ezagun eta mediatikoak izango ditu, eta baita komiko gazteak ere, ETB erakusleiho izango dutenak. 

Valeriaren xarma, erakargarritasuna eta solasteko trebetasuna dira saioaren funtsa. Esperientzia handia du telebistan, kamera aurrean, eta ikus-entzuleari ikusmina eragiten eta alaitasuna kutsatzen iaioa da. 

ETBk ekoiztutako saioa da "Akelarre", K2000rekin eta El Terratekin lankidetzan egina, Euskal Telebistak ostegun gauetarako egin duen apustu zoro eta umoretsua. Sortzaileen esanetan, "aurkezleak nola hasiko den daki bakarrik; ez, ordea, nola amaitu daitekeen"

"Akelarre" ostegunetan izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30ean. 

"Akelarre" sare sozialetan: 

Twitter: @akelarre_etb

Instagram: instagram.com/akelarre_etb

Tik Tok: @akelarre_etb