telebista
Edukian laburrean
Larunbateko eduki nabarmenak
EITB Media
ETB2n Euskadiko Orkestraren "Lorratz" obraren estreinaldia; bestalde, ETB1en, Binakako Txapelketako bi pilota partida eta BIZI EITB 2022 jaiaren barruan Korrontzi taldeak eskainitako ikuskizuna, Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztuta, "Biba Oholtzan" saio berezian.
-
Biba Oholtzan, Korrontzi taldearekin, larunbat gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
Euskadiko Orkestra: La más grande – 11:00etan ETB2n eta eitb.eus-en
Euskadiko Orkestrak, Robert Treviñoren zuzendaritzapean, Zuriñe F. Gerenabarrenaren "Lorratz" obra estreinatuko du. "Elkano: Mundubira musika bidelagun" proiektuaren barruan kokatzen da lan hau; Victoria itsasontziak Sanlúcar de Barramedako portura iritsi eta Lurreko lehen mundu bira burutzea ospatzen du egileak. Ondoren, Anton Brucknerren "8. Sinfonia" interpretatuko du Euskadiko Orkestrak.
ETB Kantxa: Pilota.- 17:00etan ETB1en eta eitb.eus-en
Iruñeko Labrit pilotalekutik, Binakako Txapelketa bi partida hauek eskainiko dira: Victor-Erostarbe / Larrazabal-Eskiroz (promozioa) eta Jaka-Aranguren / P. Etxeberria-Rezusta (lehen maila).
Oholtzan: Biba Oholtzan Korrontzi – 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en
BIZI EITB 2022 jaiaren barruan Korrontzi taldeak eskainitako ikuskizunaz gozatu ahal izango dugu, Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztuta. Agus Barandiaranek zuzentzen duen taldeak hainbat artista eta talde gonbidatu izango dituzte, tartean Xabier Berasaluze Leturia pandero jolea, Gorka Hermosa akordeoilaria, Dani Conde gaiteroa, Arratiako Erraldoiak eta, gainera, udalerri ezberdinetako 120 dantzari baino gehiago.