Itxi

telebista

Estreinaldia

ETB2k Valeria Rosen "Akelarre" umorezko showa estreinatuko du ostegunean

EITB Media

Saio bakoitzean bospasei gonbidatuk bisitatuko dute Getxoko aurkezlea. Bera anfitrioi izanik ere, ez du jakingo nor datorren bere saiora. Umorezko talk show honetan Pablo Ibarburu arituko da kolaboratzaile nagusi, eta musikaren zuzendaria, berriz, Pirata izango da.

  • Valeria Ros eta Pablo Ibarburu

    Valeria Ros eta Pablo Ibarburu. Argazkia: EITB Media

Ostegunean estreinatuko da "Akelarre" saioa Valeria Rosekin. ETB2ko gauetan izango da ikusgai, 90 minutu iraungo ditu, eta bospasei gonbidatu izango ditu umorezko show honetan Valeriak platoan. Haatik, anfitrioi izanik ere, ez du jakingo nor datorren programara. 

Gaur egun, komediaren arloan dagoen aurkezle berezi eta karismatikoenak gidatzen duen lehen umorezko talk showa da "Akelarre". Saio bihurri eta lotsagabea izango da, baina euskal kultura ere izango du zutabe. Pablo Ibarburu arituko da kolaboratzaile nagusi, eta musikaren zuzendaria, berriz, Pirata izango da. 

"Akelarre"k gonbidatu ezagun eta mediatikoak izango ditu, tartean komiko gazteak eta euskaldunak, ETB erakusleiho izango dutenak. 

Valeriaren xarma, erakargarritasuna eta solasteko trebetasuna dira saioaren funtsa. Esperientzia asko du telebistan, kamera aurrean, eta ikus-entzuleari ikusmina eragiten eta alaitasuna kutsatzen iaioa da. 

Valeria Ros

Valeria Ros

"Akelarre" ETBk ekoiztutako saioa da, K2000rekin eta El Terratekin lankidetzan egina. ETBk ostegun gauetarako egin duen apustu zoro eta umoretsua. Sortzaileen esanetan, "aurkezleak nola hasiko den daki bakarrik; ez, ordea, nola amaitu daitekeen". 

"Akelarre" ikusgai izango da ETB2n eta eitb.eus-en ostegunetan, 22:30ean.  

"Akelarre" sare sozialetan: 

Twitter: @akelarre_etb

Instagram: instagram.com/akelarre_etb

Tik Tok: @akelarre_etb