Itxi

telebista

22:30ean

'Tímidos anónimos' komedia frantziarra estreinatuko du gaur gauean "La Noche de…" saioak

EITB Media

Angelique (Isabelle Carre) eta Jean-Rene (Benoit Poelvoorde) bikotearen arteko maitasun historia kontatzen du filmak. Euren izaera lotsatiak baldintzatutako harremana izango da.

  • 'Tímidos anónimos' filmaren irudia

    'Tímidos anónimos' filmaren irudia

"La Noche de…" saioak Jean-Pierre Ameris zuzendari duen Tímidos anónimos komedia frantziarra estreinatuko du gaur gauean. Benoit Poelvoorde eta Isabelle Carre dira aktore protagonistak: txokolate lantegi bat herentzian jaso duen Jean-Rene eta bonboiak egiten maisua den Angelique. Hainbat gertaera tarteko, elkarrekin amaituko dute, baina euren izaera lotsatiak baldintzatutako harremana izango da. 

Felix Linaresek aurkeztutako saioak Vascos en Hollywood atalaren ale berri batekin, eta Brendan Fraser eta Jeff Bridges aktoreei eskainitako tarteekin osatuko da. 

"La Noche de… Tímidos anónimos" gaur izango dugu ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.