Itxi

telebista

22:30ean

Gorbitxu, Itsas Lur eta Gambarte aurrez aurre, gaur gauean, "Trío de Ases" saioan

EITB Media

Zuriñe Garcia, Anais Iglesias eta Alex Duque adituek jatetxeen proposamenak hobetu eta euren negozioak sustatzeko laguntza eskainiko dute.

  • Gorbitxu, Itsas Lur eta Gambarte jatetxeak

    Gorbitxu, Itsas Lur eta Gambarte jatetxeak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko "Trío de Ases" saioan, hiru jatetxek 3000 euroko saria lortzeko lehiatuko dira. Beti bezala, lehiakideak ez dira bakarrik egongo: hiru adituren laguntza jasoko dute euren proposamenak hobetu eta negozioa sustatzeko. Zuriñe Garcia Michelin izarra irabazi duen sukaldaria, Anais Iglesias ostalaritzaren kudeaketan aditua eta Alex Duke sukaldari youtuber ezaguna dira lehiakideak lagunduko dituzten hiru profesionalak.

Anaisek lan handia egiteko aukera izango du aste honetan. Izan ere, Markinako Itsas Lur jatetxeko jabeak denbora luzea darama bere negozioari bultzada bat eman nahian.

Dukek, bere aldetik, Sodupeko Gorbitxu jatetxeari lagunduko dio kartaren eskaintza hobetzen.

Azkenik, Zuriñek Oliteko Gambarte jatetxeko jabeak bere negozioa berrasmatzeko ahaleginean lagunduko ditu.

"Trío de Ases" ostiraletan izaten da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.