telebista
22:30ean
Agurain, Artea eta Zuiako jatetxe bana lehiatuko dira gaur gauean "Trío de Ases" saioan
EITB Media
Dana Ona, Ustrukue eta Atabaka jatetxeetako ordezkariak euren arazoei aurre egiteko 3.000 euroko saria lortzen saiatuko dira.
-
"Trío de Ases" saiok lantaldea. Argazkia: EITB Media
Javi Sierraren eskutik, "Trío de Ases" saioaren atal berri bat izango dugu ikusgai gaur gauean. Bertan lehiatuko diren jatetxeak hauek dira: Aguraingo Dana Ona, Arteako Ustrukue eta Zuiako Atabaka. Leku bakoitzeko ordezkariak (Maider Aguirre, Esti Murgia eta Jon Estibaliz, hurrenez hurren) gainerakoak konbentzitu beharko ditu 3.000 euroko saria eskuratzeko egokia dela erakutsiz.
Javi Sierrak ohiko hiru adituak jarriko ditu lanean: Anais Iglesias bateko diamanteak kudeaketa arloan arazoak dituen Atabaka jatetxeari lagunduko dio; Alex Kuke bateko makilak Dana Onari aholkuak emango dizkio jakien kartan eta lokalean zenbait aldaketa egiteko; Zuriñe Garcia bateko bihotzak hainbat gomendio emango dizkio Ustrukueko ordezkariari sukaldeko eskaintza hobetzeko eta dagokion mailan lan egiteko.
"Trío de Ases" saioa ostiraletan izaten da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.