Itxi

telebista

22:15ean

Georgiara bidaia, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Fanny Boehm berriemailea eta Juan Sisto kameraria ibiliko dira Kaukasoko eskualde horretan barrena, Tolosako Maria Prada, Getxoko Sergio Etxeita, Galdakaoko Alejandro Suarez, eta erdi georgiar erdi euskalduna den Liana Shengueliarekin batera.

  • Georgian izango da aste honetako saioa

    Georgian izango da aste honetako saioa. Argazkia: EITB Media

Georgia, Asia eta Europa artean kokatutako herrialde txiki eta exotikoa, ezagutzera gonbidatuko gaitu aste honetako "Vascos por el Mundo" saioak, Fanny Boehm berriemailearen eta Juan Sisto kamerariaren eskutik. Kaukasoko eskualde hori inguruko herrialdeen eraginpean bizi izan da mendeetan zehar (errusiarrak, turkiarrak eta persiarrak) eta guztiek utzi dute arrastoa bertan. 

Egungo hiriburua, Tbilisi, eta Mtskheta, hiriburu zaharra, bisitatuko dituzte. Horrekin batera, Uplistsikhe, haitz artean kokatutako hiri zaharra, eta Gori, Stalin jaio zen hiria. Bestalde, Kaukasoko natur guneetan murgilduko dira, oinezko ibilbideak eta abentura kirola egiteko leku aproposa. 

Aste honetako protagonistak izango dira: Liana Shenguelia, Euskal Herriarekin harreman estua duen georgiarra, amama bilbotarra baitzuen; Maria Prada tolosarra, Sergio Etxeita getxotarra eta Alejandro Suarez galdakoztarra. 

"Vascos por el Mundo" igandero dugu ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.