Itxi

telebista

22:15ean

'Luchando por un sueño' filmaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n

EITB Media

Benetako gertakarietan oinarritutako film honek Estatu Batuetara migratu duen gazte iraniar baten gainditze istorio pertsonala kontatzen du.

  • Ali Afshar, 'Luchando por un sueño' filmaren aktore protagonista.

    Ali Afshar, 'Luchando por un sueño' filmaren aktore protagonista.

Luchando por un sueño (American Wrestler: The Wizard, 2016) filmaren estreinaldia eskainiko du gaur gauean ETB2k 22:15etik aurrera. 70eko hamarkadan girotuta, Estatu Batuetara migratu duen gazte iraniar baten gainditze istorio pertsonala kontatzen du. Bere herrialdea utzi eta Kaliforniara joango da bizi berri bat hasteko asmoarekin, baina arrazismoarekin eta indarkeriarekin topo egingo du aurrez aurre. Hala ere, komunitatearen aurreiritziak gaindituz, borroka libreko Estatu Batuetako txapelduna bihurtzeko ametsari eutsiko dio.

Alex Ranarivelo zinegileak zuzendutako film honetan George Kosturos, Ali Afshar, William Fichtner, Jon Voight eta Lia Marie Johnson dira aktore protagonistak.