telebista
22:15ean
'Bone Tomahawk' filmaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n
EITB Media
Kurt Russell da bertan protagonista, sheriffaren paperean. Beste hiru gizonekin batera, ezinezko erreskate bati ekin beharko dio, lurralde ezezagun batean.
-
Kurt Russell 'Bone Tomahawk' pelikulako protagonista
Ostegun honetan, abuztuak 18, Bone Tomahawk (2015) pelikularen estreinaldia eskainiko du ETB2k, 22:15etik aurrera. S. Craig Zahler zinemagileak zuzenduta, Kurt Russell, Patrick Wilson eta Matthew Fox aktoreak dira bertan protagonistak.
Lurralde ezezagun batean, eta beste hiru gizonekin batera, ezinezko erreskate bati aurre egin beharko dion sheriff zahar baten istorioa du oinarri. Izan ere, Bright Hope izeneko tokira kanpotar bat iritsiko da, berehala sheriffaren susmorik txarrenak piztuko dituena. Liskar baten ondoren, kanpotarra zauritu egingo dute eta O'Dwyer andreak artatu beharko du. Gau hartan, ordea, O'Dwyer eta kanpotarra desagertu egingo dira, eta, arrasto bakarrari jarraituz, emakumearen bila irtengo da sheriffa, beste hiru gizonen laguntzarekin.