Itxi

telebista

22:00etan

Urmuga ikuskizuneko lehen edizioaren lehen atala, gaur gauean "Oholtzan" saioan

EITB Media

Besteak beste, saioan azalduko dira Maider Zabalegi, Josu Zabala eta Gari (Hertzainak), Miren Narbaiza eta Maddi Oihenart. Bestalde, emanaldi guztietan Et Incarnatus Orkestra izango da.

0:30
Urmuga ikuskizunaren irudi bat, EITB Mediako bideo batetik ateratakoa

Gaur, Ilaski Serranok aurkeztuta, "Oholtzan" saioak Urmuga ikuskizuneko lehen edizioaren lehen atala eskainiko du.

Musika eta mendia uztartzen dituen "Urmuga" saioaren lehen edizioak lau kapitulu ditu, eta gaur izango da ikusgai lehena. Lehenengo atal horretan, Tologorri, Dima eta Aizkorri mendietan egindako musika emanaldiak eskainiko dira.

Urmugatik pasatu ziren egun Euskal Herri osoko musikagintzan erreferente diren izen ugari, besteak beste: Maider Zabalegi, Josu Zabala eta Gari (Hertzainak), Miren Narbaiza eta Maddi Oihenart. Bestalde, emanaldi guztietan, Et Incarnatus Orkestra izango da, Migel Zeberioren zuzendaritzapean, artista desberdinei laguntzen.

"Oholtzan" gaur izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.