telebista
Sanferminak
EITBk sanferminetako entzierroak eskainiko ditu zuzenean eta euskaraz
EITB Media
Nerea Reparaz eta Joseba Olagarai aurkezle nafarrek gidatuko dute "Entzierroa" saio berezia San Ferminetan goizeko 07.45 tatik aurrera egunero ETB1 ean
-
Entzierroak zuzenean
Bi urteren ondoren, sanferminak bueltan dira eta EITB buru belarri murgilduko da Iruñean biziko den jai giroan. Aurtengo nobedade garrantzitsuena, entzierroen zuzeneko emanaldia izango da, egunero ETB1en eta eitb.eus-en.
Goizero, "Entzierroa" saioa bereziak Iruñeako alde zaharreko kaleak zeharkatuko dituen emozioz beteriko lasterketa eskainiko du 07:45etik aurrera. Nerea Reparaz eta Joseba Olagarai aurkezle nafarrek gidatuko dute saioa eta hiru kazetarik bertatik bertara jasoko dute kaleetako jai-giroa eta lehen inpresioak.
Azken hamabi urte hauetan EITBk entzierroak zuzenean emango dituen lehen aldia da, RTVEkin lortutako elkarlan hitzarmenari esker.
Txupinazoaren zuzeneko emanaldiarekin hasi eta eguneroko jarraipena emango diete EITBko hedabide guztiek San Fermin jaia ospetsuei. Iruñeaetik bertatik egingo dira telebista eta irratiko saio ezagunenak eta astean zehar, erreportajeak, zuzeneko konexioak eta saio bereziak eskainiko dira sanferminak hizpide hartuta.