telebista
#EKIN_aniztasuna
"Historias del Orgullo" erreportaje berezia, gaur gauean ETB2n eta eitb.eus-en
EITB Media
Xabier Madariaga Idirin kazetariak LGTBIQ+ kolektiboko pertsona ezberdinen testigantzak bilduko ditu, EITBk aste honetan martxan jarri duen #EKIN_aniztasuna kanpainaren eskutik.
-
"Historias del Orgullo" erreportaje berezia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Gaur gauean, ETB2k "Historias del Orgullo" erreportaje berezia eskainiko du Xabier Madariaga Idirin kazetariak aurkeztuta. EITBk aste honetan abian jarri duen #EKIN_aniztasuna kanpainaren parte gisa izango da erreportajea ikusgai. LGTBIQ+ mugimenduarekin bat eginez, EITBren hedabide guztiek eduki bereziak eskainiko dituzte, kolektiboaren egoerari eta aldarrikapenei ikusgarritasuna emateko.
Ekainaren 28an Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Orain arte mugimenduak lortutako guztia gogoratu eta gaur egungo egoera gertutik ezagutzeko, Xabier Madariagak LGTBIQ+ kolektiboaren parte diren pertsona ezberdinen testigantzak bilduko ditu. Natalia Perezek eta Alba Vidalek duela 11 urte ezagutu zuten elkar, eta, Elur txikiaren jaiotzarekin, euren eskubideak aldarrikatzeko modurik onena festa handi bat ospatzea dela pentsatu dute. Bikoteak antolatutako jaira joandako hainbat gonbidaturekin mintzatuko da Madariaga.
Festako musika doinua Kai Etxaniz abeslari eta konpositore transexual ezagunak jarriko du. Bestalde, Oscar Delgado Fellini taldeko kideak bere istorio pertsonala azalduko du. Elena Sarasola argazkilari lesbianak, bere aldetik, 80ko hamarkadako Bilboko lehen manifestazioak argazkietan bildu zitueneko momentuak gogoratuko ditu. Erreportajeko protagonista izango dira, halaber, Reyna Tercero Reyes Nikaraguan jaio eta Bilbon bizi den emakume lesbiana; Asmi Ananda Molina Fernandez, 62 urteko pertsona intersexuala; Blanca Ortega Ancel, gazte bigenero eta bisexuala eta Iker Ibarretxe Mezo, duela gutxi eraso homofobo bat jaso zuen zornotzarra.
"Historias del Orgullo" gaur izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.