telebista
Txirrindularitza
Italiako Giroa, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB Media
Fermin Aramendik, Alfontso Arroiok eta Alessandro Rutak "Ez da Giro!" saio berezia eskainiko dute egunero ETB1en. Gainera, jardunaldiz-jardunaldi lasterketaren jarraipen zabala egingo dute Jose Mari Apaolazak Euskadi Irratian eta Dani Egañak Radio Euskadin.
Maiatzaren 6tik 29ra bitartean jokatuko da aurten Italiako Giroaren 105. edizioa eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenenean eskainiko dituzte etapa guztiak. Gainera, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin, maglia larrosaren lasterketari gertuko jarraipena egingo diote egunero; Jose Mari Apaolazak eta Dani Egañak ekarriko dute informazio eguneratua.
Telebistako emanaldia "Ez Da Giro!" saioaren barruan eskainiko da 15:00etatik aurrera, ETB1en. Alabaina, etapa asko lehenagotik jarraitu ahal izango ditugu ETB4n, egunaren arabera, 13:30ean, 14:00etan edota 14:30ean hasita. Online, EITBren appean eta webgunean, "Zuzenean" atalean, oso-osorik ikusi ahalko dira etapak.
"Ez Da Giro!" saioan esatari eta aditu talde zabala bilduko da arratsaldero lasterketaren kontakizuna eta analisia egitera. Fermin Aramendi, Alfontso Arroio eta Alessandro Rutari adituak eta gonbidatu bereziak batuko zaizkie egunero platora. Mahai inguruan bilduko dira, besteak beste, Markel Irizar, Egoi Martinez, Unai Osa, Igor Anton, Beñat Intxausti, Mikel Astarloza edota Eugenio Goikoetxea.
EITBko irratietan ere Giroaren informazio eguneratua emango dute. Jose Mari Apaolazak eta Dani Egañak egingo dute lasterketaren kontakizuna eta jarraipena Euskadi Irratiko eta Radio Euskadiko saio ezberdinetan.