Itxi

telebista

22:20an

Telmo Esnalen 'Dantza' pelikula, gaur gauean, ETB1en

EITB

Dantza tradizionalen unibertsoa eta haren sinbologiaren ikuspegitik landutako bizitzaren eta heriotzaren zikloari buruzko istorioa da.

0:23
'Dantza' pelikularen irudi bat, EITB Mediaren bideo batetik ateratakoa.

ETB1ek Telmo Esnal zinemagilearen Dantza filma eskainiko du gaur gauean, 22:20an. Bizitzaren eta heriotzaren zikloari buruzko istorioa da, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die, eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza.

Gai unibertsalak lantzen ditu pelikulak, baina sinbologia berezi batez jantzita; dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona, hain zuzen ere. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat da, izatearen mirariari buruzko kontaketa.

Telmo Esnal zinemagilearekin batera, Juan Antonio Urbeltz koreografoa eta Koldobika Jauregi zuzendari artistikoa aritu dira, 15 dantza konpainiatako 250 dantzarirekin batera.

Dantza filma gaur izango da ikusgai, 22:20an, ETB1en.