Itxi

telebista

22:30ean

Oihana eta Eneko, gaur gaueko "El Conquis" debatean protagonista

EITB Media

Gainera, hiru izar berri jarriko dira Karibera bidean.

  • Patxi Alonso, "El Conquis" saioaren aurkezlea.

    Patxi Alonso, "El Conquis" saioaren aurkezlea. EITB Media

Duela hiru aste Lobok, Binbik eta Arantxak abenturari bira eman zioten. Talde urdin eta berdean ondo hartu dituzte kapitain berriak, baina gorrien kasuan, Arantxaren etorrera infernu bat izan da. Egoera aldatzeko momentua heldu da eta hiru izar berrik Karibera bidea hartuko dute gaur, Patxi Alonsok aurkeztutako "El Conquis" saioan.

Horrez gain, abenturako azken bi kanporatuak saion izango dira: Atabey taldeko Oihana eta Yocahu taldeko Eneko. Euren taldeetako gorabeherak azalduko dituzte eta, Enekoren kasuan, gorrien egoera eta Arantxarekin izan dituzten arazoak aztertuko dituzte. Gainera, taldekide gorrien hainbat testigantza eskainiko ditu saioak Arantxarekin duten bizikidetza oso txarra dela adieraziz.

Programak David, Eider, Eneko, Durana, Raúl, Leire Juanes, Manu eta Ohiane konkistologoen iritziak bilduko ditu eta Conquis komunitateak ere tokia izango du saioan, Ismak eta Oizederrek gidatuko duten Set Gatzean.

"El Conquis" asteazken honetan izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.

"El Conquistador del Caribe" audientzia-buru astelehenetan

"El Conquistador del Caribe" eguneko saiorik ikusiena izan da Euskadin, eta Julian Iantzik eta David Secok aurkeztutako realityak asteleheneko ordutegi nagusian lidergoa lortu du beste behin, % 30,1eko audientzia-zatiarekin. Halaber, 303.000 ikus-entzulek bat egin dute saioarekin uneren batean Euskadin eta eragin eremuan.

Bestalde, 19.000 pertsonek ikusi zuten abenturaren hamabigarren atala streamingaren bidez eta sare sozialetako erabiltzaileek ere ikusmin handiz jarraitu zituzten abenturaren nondik norakoak: #conquis12ETB traola joera izan zen Twitterren 3800 txiorekin.

Gainera, ETB2 asteleheneko telebista kanalik ikusiena izan zen, % 13,6ko audientzia-zatiarekin. Eskerrik asko!