telebista
12. atalaren aurrerapena
Talde bakoitzeko traketsenen arteko lehia, gaur, "El Conquis"eko karta-joko sutsuan
EITB Media
Lobo, Annie eta Arantxa izango dira urdinak, berdeak eta gorriak karta-gazteluaren jokoan ordezkatzeko arerioek aukeratutako lehiakideak. Ez galdu "Conquis", astelehenean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.
-
Karta erraldoien jokoa. Argazkia: EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia
"El Conquistador del Caribe" saioko 11. atalean, bi lehiakidek agur esan zioten abenturari, hamsterren bolen jokoaren ostean, hiru izendatuek, Enekok, Celadak eta Caimanek, duelu ikusgarria egin ondoren. Eztabaida sutsua izan zuten hiru taldeek jokoaren amaieran, eta mendekua hartzeko aukera izango dute hurrengo atalean, postaz jasoko duten ezustekoarekin; izan ere, arerioen artetik kiderik traketsena aukeratu beharko dute taldeek, eta ez dute aukera hori alferrik galduko.
Trebetasuna eta oreka ezinbestekoak izango dira 12. ataleko immunitate jokoan. Badator "Conquis"eko proba klasikoetako bat: karta-gazteluaren jokoa. Teorian, helburua erraza da: taldeek dorre bat eraiki beharko dute karta erraldoiekin, eta taldekideetako batek egituran gora egin beharko du banderatxo bat eskuratzeko. Dena den, praktikan oso zaila izango da, karta-gaztelu hauskorrean gora eskalatu beharko duen lehiakidea arerioek aukeratutako lehiakiderik baldarrena izango baita.
Taldeen arteko vendetta honetan, Lobo izango da Corocote taldeko biktima. Lehiakideek ez dute erraz ahaztuko labirintoan eman zuen ikuskizuna; basora bere otso-taldea agurtzera egindako bidaiak estali egin du hamsterren proban emandako aholkuekin egindako lan ona, eta urdinetako traketsena izendatu dute. Hortzak erakutsi eta argi utzi beharko du hibernazioa bukatu duela, Corocote taldea kanpamentu txirotik atera nahi baldin badu, behintzat.
Atabeytarren taldeko "baldarrena" Annie izango da. Badirudi konkistatzaileek ahaztu egin dutela dominatrix kolonbiarrak Corocote taldeko bi kide kanporatu zituela oreka-proba batean, kuboen jokoan, hain zuzen ere. Aukera paregabea izango du berriz ere bere trebetasuna erakutsi eta berdeekin berriz ere otordu paregabeaz gozatzeko.
Arantxa izango da gorrien taldean kartetan gora egin beharko duena. Kapitainek beraien arteko lehen liskarra izango dute, eta latza izango da; iIzan ere, Andreak ziurtzat joko du arerioek Arantxa aukeratuko dutela taldeko traketsena bezala, eta Arantxak eztanda egingo du. Aurreko edizioetan argi utzi zuen ez dela isilik gelditzen diren horietakoa, eta astelehenean ere burutik pasatzen zaion guztia esango du. Horiek ikusita, badirudi Yocahu taldeak ez duela aukera handirik izango Ferreti hainbeste beldurtu duen etxolatik alde egiteko.
Zein taldek bisitatuko du itsas kurkuiluen kobazuloa bilera egiteko? Nortzuk izango dira duelu harrigarri berriko protagonistak? Astelehenean ikusiko dugu, 12. atalean.
Ez galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n, eitb.eus-en eta saioaren aplikazioan. Gainera, gogoratu, saioaren atalak EiTB Nahieran atarian, "El Conquis"en aplikazioan bertan, EITB Nahieran aplikazioan eta EITB Mediako gainerako euskarri digitaletan ikus daitezkeela gerora.